XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agiri-sordetegi, Liburutegi, eta Arte Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakustetxe eta Erakundeak.

13. Kondaira-Lurraldearentzat interesgarritasuna izan dezaten kultura-sailak sortaraztea eta hoiei eustea.

b) Kondaira-Lurraldeei dagokie Bateango Erakundeek emandako honako gai hauek osabideratu eta egipideratzea: 1. Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza; nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa, haziak eta mintegi-landareak salbu.

2. Abere-ustiaketa eta osasunketa.

3. Ur gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak.

4. Itsasoaz besteko herri-uren eta hoien berezko uberken, aranen eta hoietzaz baliatzen direnen zaingoa.

5. Kondairazko, Artezko, Monumentozko eta Arkeolojiazko Ondareari bere onean eustea, hori hobetzea, birregokitzea edo, hala behar izanez gero, bilaketak egitea.

6. Kirolaren suztapena.

Eskola-kirolentzako eta guztien kirolarentzako egitarauak.

c) Honako gai hauetan, Bateango Erakundeen legebideak bere mugartean egiteratzea dagokie Kondaira-Lurraldeei: 1. Gizarte-sorozpidetza, Euskal Herri Osorako Erakundeek artez ihardutzearen kaltetan gabe.

2. Elkarte-hazkuntza, emakumea.

Haurrekiko, gazteekiko, zahartzaroarekiko, atseden eta egurasketarekiko politika, Euskal Herri Osoaren Erakundeek alor hoietan artez ihardutzearen kaltetan gabe.